jueves, 1 de octubre de 2009

ilusioz lanean

Nire aurtengo proiektoseko kurtsoa, lan eginez disfrutatzeko kurtsoa izan daiela espero dut. Aunitz aditu dut 4. mailako proiektoseri buruz hitz egiten, eta egia erran gogoz eta ilusioz hartzen dut kurtsoa. Agian bidegarriak ez diren proiektuak egiten jardungo dugu urtea, baina horretarako ere aukera eduki nahi dut, ohikoak diren pautak eta mugak gaindituz buruan dauzkagun ideiei irtenbideren bat bilatuz. Beldurrik gabe gure proposamenak botaz, soluzio ezberdinekin esperimentuak egin. Proiektu bat osatzen duten bertze aspektu garrantzitsuak landu, argazkilaritza, bideogintza edota musika izan daitezkeen bezala. Egia erran agian imaginazioak altuegi hegan egin dezan utzi dut, eta eroriz gero desilusio galanta eraman dezaket, baina ilusiorik gabe ezin aintzinera egin, ilusio eta gogorik gabe ezin arkitektura sortu, ez eta gozatu ere. Beraz, gure nahiak ahal diren neurrian betetzea gustatuko litzaidake.

No hay comentarios:

Publicar un comentario