jueves, 8 de octubre de 2009


Gaurko klasean bertze ikaskideen hasiera-lanak ikusteko aukera eduki dugu, eta hagitz onuragarria iruditu zait. Proposamen ezberdinak ikusteak buruari bueltak ematea errezten du, askotan zure ideia bakar horretan itsutzen baikara. Irakasleen apunteek ere zer pentsatu utzi dute, egia erran gehienek plantan lan egin baitugu, eta ebaketetan altuerekin jolasteko aukera dugulataz iñor ez gara ohartu. Benetan aukera interesgarria!

Bitartean aprobetxatzen dut, nahiz eta argazkia ona ez den, Napoliko Castel Nuovo-n azpian dauden aztarnak erakusteko. Aztarna hauen gainean altzairuzko egitura duen forjatu bat dago, eta beiratez bete dituzte hutsarteak. Horrela, jendean oinez doan bitartean bere behekaldean aztarnak ikusten doa. Agian gure proiekturako baliagarria izan daiteko zati batzuetan. (alturei beldur diegunentzat ez da batere soluzio egokia...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario