jueves, 26 de noviembre de 2009

Itxitura birziklatua

Gure egiturari itxitura malgu bat jarri beharra diogu, egitura bera malgua baita. Beraz, aukera egoki bat, neumatikoak erabiltzea iruditu zaigu, honek ematen digun jokoagatik. Malgua da, teilakatu daiteke inpermeabilitasuna bermatuz, joko ezberdinak sor daitezke dituen marrazkiekin, nahi dugunean moztu eta argi sarrera bat ireki ahal diogu... Bestalde, errueda guztia aprobetxatuz, bertzelako gehigarriak egin ditzazkegu gure egiturarentzat.

MEMORIA_atzeranzko esloganak

LOGROÑOKO ARKELOGIA-SAKRO MUSEOA

1_parkea hiriko birika, museoa parkeko bihotza
2_arbasoen ondarea puntuz puntu ezagutzen
3_aintzinako izaera gaur egungo baliabideen bidez
4_pertzepzioa ibilbide galduen gidari

Ideogramak

Gure hasierako analisiak. Azalpenak esloganak zuzendu ondotik emanen dira, jendeak ea horrekin bakarrik gure ideia ulertzen duen!





Gure hodeiaren egitura

lunes, 23 de noviembre de 2009

PROZESS_Javi Pez

Nahiz eta gustora egon nintzen bere tailerrean, gero nere lanetan aplikatzeko ateratako esaldia bakarra da, baina Michel-ek erran zuenarekin bat datorrena:
_intentar siempre plasmar lo primeroque te salga.

Gure lehenengo inpresioekin proiektatu beharra dugu!

ariketa ttikia1_egitura

Laburpen modura, bi panel informatibo montatu ditugu, gure maketa hobeto ulertzeko asmotan. Erdiko zutoin bati heutsitako xaflak dira egituraren oinarri, gero funtzio estetiko eta formal (gangak sortzeko) bati lotzearren elkar konbinatuak.

martes, 10 de noviembre de 2009

PROZESS_Michel Gaztambide

Benetan hitzaldi interesgarria Gaztambidek eskainitakoa, entretenitua, jarraitzeko erreza, humoretsua... entzuteko eta jarraitzeko arina, baina eduki askokoa. Hemen berak errandako esaldi batzuk, arkitekturarekin erlazio zuzena dutenak, eta niri pentsaarazi didatenak:
_qué contar, cómo contar
_una vez te lo crees, dos es inverosímil
_es importante ser invisible, que no se note que hay un guionista detrás de la película
_el momento más importante, el del origen
_para desarrollar una idea, parametrizarla: espacio, tiempo, acontecimientos, actores
_la creatividad es un estado de ánimo
_escribir brevemente la primera idea, para cuando te sientas perdido retormarla

Benetan ona tailerrari emandako hasiera.

domingo, 1 de noviembre de 2009

Arkitektura ez da derrigor eraiki beharreko zerbait

Mayumana Momentum. Aktuazio erogarria. Soinua, argia, mugimendua, oreka, erritmoa... eta hauek denbora geldiarazi nahi zuten? Ez zuten lortu bada, ikusle guztiei hegaka pasa zitzaizkigun aktuazioak iraun zuen ordu eta erdiak!
Arkitekturan aplikatzen diren mekanismo asko ikusi nituen beraien aktuazioan, proeiktu bat egiten ari zarenean pentsatzen dituzun premisa guztiak beraiek landu zituzten, modu ikaragarri batean.
Aktuazio honen ondotik pentsatzen jarri nintzen, eta ohartu nintzen arkitektura ez dela zerbait eraikia, edota ez dela eraiki beharreko zerbaitetan oinarritutako artea. Mayumana taldea arkitektura egiten ari zen beren show-ean. Egiturak bezala, beraien arteko oreka lortzen zuten; itxituretan bezala erritmo bat markatzen zuten; iluminazio, argiarekin jolasten zuten; ez al dira kontzeptu hauek eskolan ikasten ditugunak??? Eta ez zeuden eraikin batean aplikatuak.
Bertze gauza aipagarri bat, emandako bukaera aktuazioari: eszenatokitik kanpo, batuka saioa. Beraien hastapenetara jo zuten bukaera zoragarri bat emateko. Ez dugu inoiz gure hasiera puntua ahaztu behar, beraiek ongi erakutsi zuten bezala, hortik atera ziren.